zegama
Herria eta kultura > Agenda
MAIATZA
Maiatza 4, Igandea
-
14. jardunaldia. AITZGORRI F.K.- INTXURRE K.K.E:
Kopa Txapelketa egun horretan amaituko da.
HERRITARREN ARTEKO FUTBITO TXAPELKETA 2008RAKO IZEN-EMATEA UDALETXEAN ETA TXAPELKETAREN HASIERA.
Kartelak jarriko dira betiko lekuetan
-
16:00etan
Elkartu Nahi Txirrindulari elkarteak antolatuta Jubenilen txirrindu froga, Elkartu Nahi Saria.
Irteera arratsaldeko 4:00etan Zegamatik.
Helmuga Otzaurten.
Maiatza 5, Astelehena
-
19:00etan
Arratsaldeko 7:00etan Olaberriko Gurutze Santuko Ermitan meza ospatuko da.
Maiatza 11, Igandea
-
8:00etatik 21:00etara
ARANTZAZURA PEREGRINAZIOA
PROGRAMA:
8:00etan: Arantzazurako lehen irteera autobusez Apeaderoraino.
9:00etan: Arantzazurako 2. irteera autobusez Apeaderoraino.
10:00etan. Arantzazurako 3. irteera autobusez Apeaderoraino.
13:00-13:30ak aldera bazkaria Udalak eskainita.
17:00ak aldera Peregrinoen azken txanpa Arantzazuraino.
17:00etan: Kooperatiba aurretik Arantzazura autobusa izango da garai horretan joan nahi duenarentzat.
20:00etan Errosarioa Santutegian.
20:00etan: Autobusa Zegamara.
21:00etan: Afaria.
OHARRA: Elizako portikuan, ohiturari jarraituz, gastuei aurre egiteko herritarren laguntza jasotzen da, bai larunbateko meza aurretik eta ondoren, bai autobusen irteeretan eta baita igandeko meza aurretik eta ondorenean ere.
-
8:00etan
Igandea eta astelehenean Arantzazura Peregrinazioa
Maiatza 12, Astelehena
-
Iluntzean: Kasinoko 20. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa.
-
8:00etatik 21:00etara
ARANTZAZURA PEREGRINAZIOA
PROGRAMA:
8:00etan Autobusa Zegamatik Arantzazura.
10.15etan Goiko Bentan herritarrak elkartu eta Santutegiraino prozesioa herriko agintari eta txistulariekin.
10:30etan:MEZA.
OHARRA: MEZA ONDOREN, Santutegi aurrean, bertaratutako zegamar guztiok elkarrekin argazki bat aterako dugu, aurrekoen usadioa berreskuratuz.
13:30etan: Bazkaria.
15:00ak aldera: Zegamara oinez datozenen irteera.
16:30etan: Zegamara autobusez itzuliko direnentzat irteera.
18:00ak aldera: Merienda Oazurtzen Udalak eskainita.
19:00ak aldera: Oinez datozenei ongi etorria San Bartolome Ermitaren ondoan, eta haurrentzat goxokiak.
19:15ak aldera: Ama Birjinaren ongi etorria Zupurrutin eta bere ondoren Prozesioa San Martin Parrokira sartuko da herriko txistularien laguntzarekin. San Martin parrokian Agurra (Salbea) bertaratuei.
Ondoren, Kasinoko XX. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa plazan.
19:30etan: Otarteko eta ardo banaketa udal arkupeetan.
21:00etatik aurrera afaria Udaletxeko arkupeetan trikitilariekin.
IZEN-EMATEAK:
AUTOBUSETARAKO IZENA EMAN ETA TXARTELA JASO BEHAR DA:
IZEN-EMATEA: MAIATZAREN 5ETIK MAIATZAREN 8RA.8astelehenetik asteazkenera)
(Igande goizekoetarako ezik)
Herrian erroldatuek lehentasuna izango dute.
PAZKOA BIGARRENEKO AFARIRAKO UDALETXEKO ARKUPEETAN TOKIA HARTZEKO IZEN-EMATEA ETA EPEA: MAIATZAREN 8AREN AURRETIK.
Maiatza 15, Osteguna
-
SAN ISIDRO EGUNA, Baserritarren zaindariaren eguna.
Eguerdiko 13:00etan meza ospatuko da San Martin parrokian.
Maiatza 16, Ostirala
-
Jubilatuen elkarteak Xabierrera (Sangüesa, Nafarroa) bidaia antolatu du.
-
KZgunea
Tutorea MAIATZAREN 16 eta 30ean etorriko da 9:00etatik 9:45etara erabiltzaileei laguntzeko prest.
Maiatza 17, Larunbata
-
TARTALOETXE ELKARTEAREN eguna.
Eguerdian:
- Herri kirol festa
- Sagardo dastatzea eta pintxoak
- Herriko kaleetan zehar poteoa trikitixa eta bertsolariekin.
14:30etan: Bazkaria bertsolariek giroturik.
Maiatza 18, Igandea
-
- 11:00etan: Sancti Spiritun meza Mikel Garziandiarenaren eskutik.
- 12:00etan: Idiazabaldarrei harrera Gurutze Santuko ermitan.
- 12:00etan: Lehenengo Jaunartzea San Martin Parrokian.
-
17:00etan
IGANDEETAN BIDEO EMANALDIAK:
“ Shrek Tercero” (gaztelaniaz)
Maiatza 20, Asteartea
-
18:30etan
Elkartrukea Tolosako Gorosabel Musika Eskolarekin:
MAIATZAREN 20AN, ASTEARTEA:Tolosakoak Zegamara etorriko dira.
6:30etan Aitxuri Herri Eskolako Gimmasioan:
- Harrera
- Kontzertua
- Afarimerienda
Maiatza 25, Igandea
-
7. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia : Europako Txapelketaren froga ofizial bakarra (2008 Skyrunning European Campionship)
Maiatza 27, Asteartea
-
AITXURI HERRI ESKOLA
Lazkaoko Zalditegira joango dira 6. mailakoak.
Maiatza 29, Osteguna
-
AITXURI HERRI ESKOLA
3., 4., 5. eta 6 mailakoak, antzeslan bat ingelesez ikustera joango dira Ataungo zine aretora.
Maiatza 30, Ostirala
-
KZgunea
Tutorea MAIATZAREN 16 eta 30ean etorriko da 9:00etatik 9:45etara erabiltzaileei laguntzeko prest.