zegama

Euskara | Castellano

Turismoa > Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala | Aizkorriko lagunak | Aizkorri eta urbiako artzainen gazta lehiaketa

Zegama, Idiazabal Jatorriko Izendapeneko gazta ekoizten den lurraldearen bihotzean dago. San Martin Feriaren barnean gazta lehiaketa hau egiten da eta aurten 5.a egin da.

Lehiaketa honetan, Idiazabala gaztaren ekoizle garrantzitsuenek parte hartzen dute.

Artzainen Gazta Leihaketa Lehiaketara aurkezten den gazta "latxa" ardiaren esnez egina izan behar du eta artaldeak, Zegama, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa osatzen duten edozein herri nahiz Aizkorriko Parke Naturaleko edozein herritan larrean egiten duena.

Era berean, aipatutako Ferian, Aizkorriko mendizerran larrean egiten duten ganadu desberdinen lehiaketa egiten dira. Bestalde, San Martin Feriak, esku-pilota ikusgai jartzeko eszenatoki bezala ere balio du, izan ere hiru egunetan profesional eta afizionatuen mailako partiduak jokatzen dira.


Bestalde azpimarratzekoa da, Zegama eta Seu d'Urgellen(Lleida) artean dagoen eta egun hauetan era adierazgarriagoan bizitzen den anaitzea.