2000. urtean Aizkorriko Lagunen elkartea osatu zelako, Zegamako udalerriak Zegama- Aizkorri Mendi Maratoia martxan jartzea erabaki zuen. Erakunde publiko eta enpresa pribatuen laguntza handiei esker, hala nola maratoiaren antolakuntza lanetan herri oso baten buru-belarrizko dedikazioari esker eta baita mendi Federazioen laguntzari ere, lasterketa hauetan hoberenak direnak ikusteaz gain, animatu eta guztiaz gozatu dezakegu. Guzti hau Zegamako Amezti Mendi Elkartearen gidaritzapean.
Ingurune eta paisaia naturalaren edertasun eta ahalmena (Done Jakue Bidearen pasabidea, Aizkorriko Parke Naturalaren sehaska) espezialitate honen xarmangarritasun eta ikusgarritasunera batu dira; partehartzaileek egiten duten esfortzu ikaragarria antolakuntza teknikoarekin batuz, hiru urteren buruan nazioarteko egutegian sartzea eraman dute maratoi hau, munduko frogarik hoberenekin kartela konpartituz. (Malasia, EEUU, Suitza, Italia eta Frantzia).
Paisaiaren edertasuna, ibilbidearen zailtasuna, gogorra eta ongi prestatua, antolakuntzaren ardura eta ikusleen berotasuna, esfortzu handiko kirolzaleentzat erreklamo bilakatu dira; hauek Zegaman dute zita bai froga ofizialki korritzeko bai maratoiko ibilbidea edozein urtarotan egiteko ere.