Zegama, basoari oso lotuta egon den herria izan da betidanik. Basoak gure arbasoen bizitoki, lantegi, janari- eta baliabide-iturri izan baitira.
Beraz, Zegamako herriak basoari eta zuhaitzei bere esker ona adieraziz omenalditxo bat egin nahi izan die interpretazio-zentro hau irekiz.
Interpretazio-zentro honen helburua, Euskal Herriko nahiz atzerriko zuhaitz eta zuhaixken egurraren ezaugarri eta erabilerak ezagutaraztea da. Zatoz, beraz, eta barneratu egurraren mundura. Egurraren barruan sartu, begiratu eta disfrutatu; horixe da Andueza Egurraren Museora datorren bisitariaren egiteko bakarra. Zentroan, zuhaitzaren oskolak, eraztunak, kolorea, usaina, hostoak, fruituak, erretxina eta gainerakoak nolakoak diren ezagut daitezke. 173 zuhaitz motaren enborrak daude ikusgai.
Kokapena: Zegamako herrigunean, San Bartolome auzoko Andueza baserrian kokatzen da interpretazio-zentro hau.
Ordutegia: Egurraren interpretazio-zentroa egunero egoten da irekita
ondorengo ordutegian:
Astelehenetik ostiralera
10.30-13.30 eta 15.30.18.30
Larunbat, igande eta jaiegunetan
11.00-14.00 eta 16.00-19.00
Sarrera:
2 euro pertsona helduentzat eta 1 euro haurrentzat.
10 pax. etik gorako taldeek deskontua izango dute.
Taldean etorri nahi izanez gero, aurrez deitu behar da erreserba egiteko.
Egur museoaren web orria