zegama

Euskara | Castellano

Turismoa > Artisautza

Huar-heike
Kandelak egiten dituen artisau enpresa txkia da. Kandela hauek eskuz egiten dira, tailatutako hareazko oin batekin.
Kalitatezko artisau produktuen salmenta

Anduetza etxean, egurraren interpretazio-zentroa eta turismo-bulegoa aurkitzen diren egoitzan, kalitatezko produktuak (indabak, gazta, intxaurrak, hurrak, etab.) eta euskal artisautza tradizionaleko produktuak (zeramika, kandelak, kaikuak, xaboiak, etab.) saltzen diren denda bat ezarri da.
Urkitza Tailerra


Udala Urkitza tailerra, Zegamako Ariztialde auzoan dago kokatua; batez ere kaikugintza da bertan egiten dena, hau da egur zati batez egindako zurezko ontzigintza, Euskal Herria osoan eta Nafarroan oso ohikoa mende askotan.

Gaur egun, 1995en sortu zen tailer bakarra da Espainia osoa zeregin honetan aritzen dena, hau da lanbide modura langintza hau dena beraz, kultur mailako interes bat izateaz gain, galtzear dagoen ogibide bat berreskuratzen duen artisautza dela esan behar.

Kaikuez gaian, egurra lantzen da, kutxa, ordulari e.a. Produktu desberdinak eskaini asmoz, "Garbi jabones naturales" izenpean 30 xaboi desberdin baino gehiago sortu ditu, lehen mailako lehengaiekin, azala leundu eta hidratatzeko.

Tailerrera bisita egiteko behar beharrezkoa da aurrez ordua hartzea honako telefono honetan. 943 801 270.
Gora