Etxegarateko bidea ireki zenean, 1851 ezkero, Segura-Zegama bide zaharra bigarren mailan geratu zen. Honen ondorio zuzena, Zegamako fonda eta alberge-etxeak desagertzea izan zelarik.
Industrializazio garaian, papertegiak eta beste zenbait tailer txikik eman zioten bizia herriari.
Hirugarren milaurtekoaren aurrean, Zegama, lehen mailako natura ondarearen jabe da, hirugarren sektorean gero eta jende gehiagok diharduelarik eta dituen erdi-mailako eta industri txikien dinamismoa, biztanleriaren esperientziari batuz, itxaropenez beteriko errealitate bilakatzen da. Bidea egitera datozen erromesek.