zegama

Euskara | Castellano

Herria eta kultura > historia

Historiaurrea | Erdi aroa | Zegama herri egin zenekoa | San Adrian | Modernitate garaia

Zegama herri egin zenekoa 1615eko otsailaren 4ean, Felipe III.ak, Zegamari herri izateko pribilejio edota baimena eman zion, horretarako garai hartan Zegaman bizi ziren 310 herritarrek, ordainketa bat egin behar izan zuten, zehazki 85.615 erreal. Behin herri tituloa lortu eta gero, Zegamako ordezkariak, Lurraldeko Batzarrean eserlekua hartu zuen eta Segurarengandik banandurik udal kontzejua osatu ahal izan zuen.

1637tik aurrera, Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi, Astigarreta eta Gudugarretarekin elkartuta egon zen "Unión de Cegama" izenaren menpean, berau Lurraldeko Batzarrean beraien ordezkapena batzeko izan zelarik. Partaide desberdinekin, elkarkidetza honek 100 bat urte iraun zuen.