Maxkarreko ibilbidea
Kokapena:

Oria ibaiaren bailararen ekialdean, Zegamako hirigunearen altuera berean kokatua.
Ibilbidea:
Plazan hasiko da ibilbide hau, Udaletxe aurrean, Olaran auzoruntz daraman norabidea hartuta. Lartzanguren baserria pasa eta gero, Maxkarrera (Maizkerra) iritsi arte jarraituko dugu. Hemendik hirigunera jaitsiko gara ibilbidea amaituz.
Ezaugarriak: Ibilbide erraza da, arina da eta oso aproposa denbora asko ez duzunerako. Maxkarretik (Maizkerra), Aizkorri mendizerraren edertasun osoa ikus daiteke, baita Zegamako hirigunearen ikuspegi polit bat ere.
Fitxa teknikoa:
- Ibilbidearen luzera: 1.750 m.
- Gutxieneko altuera/ gorenekoa: 296/380 m.
- Gutxi gorabeherako denbora: 40 min.