zegama

Euskara | Castellano

Turismoa > Mendi-ibilbideak

  •  Sancti Spiritu-Moano
Kokapena:
Ibilbideak Aizkorriren iparraldeko aldean, San Adriango pasagunetik gertu.

Ibilbidea:
San Adriango aterpera daraman aparkalekuan hasten da, S. Spiritu ermitarako norabidean. Honen aldamenean, igoera labur baina gogor bati emango zaio hasiera. Berehala, Mendebalderuntz joango gara, igoera eta jaitsieraz osatutako bidetik, inguru ikusgarria gozatu ahal izango dugu argiune batetara iristerakoan. Bertatik, alertze baso batetatik jaitsiko gara Moanora (Mugano) iritsi arte. Mandabide bezala ezagututako bidearekin bat egindakoan, S. Spiriturako itzulbidea hartuko dugu.

Ezaugarriak:
Xenda erraza da, paisaia aldetik oso interesgarria. Oskarbi dagoenean egiteko aproposa da.

Fitxa teknikoa:
-Ibilbidearen luzera: 5.600 m.
-Gutxieneko altuera/ gorenekoa: 800/1.050 m.
-Gutxi gorabeherako denbora: 2 h. 30 min.