zegama

Euskara | Castellano

Turismoa > Mendi-ibilbideak

  •  Kanaleko ibilbidea
Kokapena:
Karobia Bere lehen zatian Osineta erreka haranetik igarotzen da, jarraian Aizkorriko ipar magalera pasatzeko.

Ibilbidea:
Santa Kruz ermitaren aldamenean hasiko dugu helbidea, baserri batzuen ondotik pasatuz eta bidean gora eginez, Apeaderora eramango gaituen errepidera iritsiko gara. Basobideetatik aurrera eginez, errekarako norabidea hartuko dugu, ezkerrera biratuz Kanalera iritsiko gara. Iturbietara iristerakoan Zegamaranzko jaitsiera hasiko dugu. Errepidera iritsi eta Zegamaraino, hasierako zati beretik joango gara.

Ezaugarriak:
Ibilbide lasaia eta atsegina. Kanalera iritsi eta Iturbietarainoko bidea laua duena. Zegamaranzko bidea hartuta eta Iturbietatik 80 metrora, eskubian, pago gazte batek ia ezkutatuta, egoera onean dagoen karobi bat ikus daiteke.

Fitxa teknikoa:
-Ibilbidearen luzera: 8.500 m.
-Gutxieneko altuera/ gorenekoa: 310/700 m.
-Gutxi gorabeherako denbora: 3 h. 30 min.