Zegama-Arranoaitz
Kokapena:

Ibilbide hau Oria bailararen mendebaldean kokatzen da. Elortxiki eta Arranoaitz gailurretan.
Ibilbidea:
Mugi-Zelai parkearen aldamenean hasten da ibilbidea, PR-Gi 70 bideari jarraituz. Borda batzuk pasa eta malda bat igo ondoren, PR-Gi 70 alde batera utziko dugu eta eskubirantz hartuko dugu Ormakiorantz, hemendik Elor-Txiki gailurrera igoko gara. Jarraian Ohoso (Ogoso) mendi lepora jaitsiko gara, kilometro batetan GR-34ari jarraituz eta basabide bat aurkitu arte. Zati batetan basabide honetatik jarraituko dugu, beherakada gogor bat hasi bitartean, saletxe baten ondotik igaro ondoren Murgi-Zelaiara bideratuko gara.
Ezaugarriak:
Ibilbide gogor xamarra batez ere hasierako zatian, baina Aizkorriren ikuspegi paregabe bat ezagutzeko aproposa da. Aralar, Udalaitz eta Gipuzkoako zati gehiena ikus daiteke bertatik.
Fitxa teknikoa:
-Ibilbidearen luzera: 8.500 m.
-Gutxieneko altuera/gorenekoa: 345/874 m.
-Gutxi gorabeherako denbora: 4 h.