Zegama-Itzubiaga
Kokapena:

Ibilbide hau ia bere osotasunean, Aizkorriren iparraldeko magalean kokatzen da.
Ibilbidea:
Zegamako hirigunean hasten da, Egurraren museorantz doan norabidea hartuz. San Bartolome auzoa igaro ondoren, Osine errekaraino joango gara bide zaharrak aprobetxatuz. Zati bat errepidetik egin ondoren eta Apeaderora iritsi baino 50 metro lehenago, basobide bat hartuko dugu ezkerretara, bertatik Itzubiagarako igoera hasiz. Iristerakoan, izei baso baten ondoan dagoen zelaia pasako dugu eta igoera labur baten ondoren, Iturbietara jaitsiko gara eta bertatik Zegamara.
Ezaugarriak:
Nahiko ibilbide gogorra da, baita polita ere, batez ere Itzubiagako ingurune osoa. Puntu honetan, izei baso baten edertasunaz gozatu ahal izango dugu bertatik pasatuz. Goierriren gaineko benetazko talaia dugu eta bertatik Aralar, Andia, eta Urbasako mendizerrak ikus daitezke. Era berean, hegaztien negu-migrazio ikusteko behatoki bikaina da (urria, azaroan).
Fitxa teknikoa:
-Ibilbidearen luzera: 12.600 m.
-Gutxieneko altuera/gorenekoa: 296/1.050 m.
-Gutxi gorabeherako denbora: 5 h.