Zegamako bira
Kokapena:

Oria ibaiaren arroa, ekialdetik mendebaldera inguratzen duen ibilbidea.
Ibilbidea:
Zegamako plaza ondotik irtengo gara, Otzaurteruntz. Beunderainoko norabidea hartuko dugu, ondoren GR 121a hartzeko. Handik Aņabaso muina gaindituko dugu, Aldaolaruntz joateko. Puntu honetara iristerakoan, GR 121 utzi eta basabideetatik jarraituko dugu Txaparritik, Mandabidearekin elkartu arte. Garai batetan, Oria eta Urola bailarak lotzen zituen eskualde-bide honetatik ekingo diogu ibilbideari. Oazurtzara iristerakoan, Zegamaraino eramango gaituen beheranzkako basabide bat hartuko dugu.
Ezaugarriak:
Maila ertaineko ibilbide luzea da, bertan Otzaurteko ermita ikus dezakegu. Baita Beunda eta Murgi-Zelaiko aisialdi guneak eta ibilbidean zehar dauden bordak ere.
Fitxa teknikoa:
-Ibilbidearen luzera: 22.000 m.
-Gutxieneko altuera/ gorenekoa: 296/958 m.
-Gutxi gorabeherako denbora: 7 h.