zegama

Euskara | Castellano

Turismoa > Mendi-ibilbideak

  •  San Pedro-Muino-San Pedro
Kokapena:
Emendatza Aizkorri mendizerraren iparraldea.

Ibilbidea:
San Pedro auzoan hasiko dugu ibilbidea, Arakamanea, Amiano-Goena eta Egurtze baserrien aldamenetik pasa ondoren, Txaparriruntz abiatuko gara maldan gora. Hau da ibilbideko gunerik altuena, bertatik beheranzkako bidea hartuta, Iruetxetako (Gesalbizkar), Elurretako Ama Birjinaren ermitara iritsiko gara eta bideari jarraituz, irteera puntuan amaituko da ibilbidea.

Ezaugarriak:
Goiz batetan ibilbide aproposa da. Gora-beherak kontuan izatekoak dira, baina Aizkorriren ikuspegia ikusgarria da benetan.

Fitxa teknikoa:
-Ibilbidearen luzera: 5.500 m.
-Gutxieneko altuera/ gorenekoa: 420/812 m.
-Gutxi gorabeherako denbora: 2 h.