Beste Ibilbide interesgarri batzuk
Done Jakue edota Santiago Bidea:

Zegama herria, Iparretik Hegoaldera zeharkatzen du, bide errezagoen bila. Leku bereizgarriena, San Adriango pasabidea da. Ehundaka erromes igarotzen dira bertatik urtero aintzinako erara, Santiagora eramango dituen bide luzea egiten duten bitartean.
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren ibilbidea:
Oso ibilbide zorrotza da. Norberaren prestaketa fisikoaren arabera, etapa bakarrean, bitan edota hirutan egin daiteke. Ibilbide honetan mundu mailan egiten diren mendi maratoietarako, froga garrantzitsuenetarikoa burutzen da. Honetan, bertako korrikalariek, nazional zein internazionalek hartzen dute parte. Normalean uztaileko lehen igandean ospatzen da, Aizkorriko Lagunen Egunarekin bat etorriz.