Herria eta kultura > Jaiak
Santa Ageda

Santa Ageda Santa Agueda bezperan, otsailaren 4ean, herriko gazteak Santa Agedaren omenean bere kopla eta bertsoak abestera irtetzen dira.
Iņauteriak

Neguko festak dira, Zegaman ostiral argar egunean ospatzen dira. Egunean zehar herriko haurrak mozorrotzen dira, eta gauean aldiz gazte eta helduak.
Erlezain Eguna
Apirileko lehenengo igandean ospatzen da. Apiterapia eta eztiari buruzko hitzaldiak izaten dira aste horretan zehar. Egnean bertan eztiz eginiko postre lehiaketa ospatzen da eta Gipuzkoako Gizogileen Elkarteak babestutako gozogintza erakusketa. Bertako produktoen erakusketa eta salmenta ere izaten da. Eguna amaitzeko lagunarteko bazkaria egoten da.
Pentekoste Pazkoa

Jai egun berezia da Zegaman, Arantzazuko Peregrinazioa egiten da. Astelehenean, erromesak Zegamara datoz eta jaiari lagunarteko afari bat eginez bukaera ematen zaio.
San Juan Bezpera

Ekainaren 23an arratsaldean zehar San Juan arbola herriko gazte eta heldu guztien artean altxatzen da herriko txistulariak San Juan abestia jotzen duten bitartean. Ondoren bertaratu diren guztiei askaria ematen zaie. Gauean ohiko sua herriko plazan egiten da, bertan herriko txistularien entzunaldia izaten delarik.
San Juan Eguna
Ekainaren 24ean aspaldiko ohiturak jarriatuz herri afaria egiten da udaletxeko askupeetan.
San Bartolome Jaiak

Herriko jaiak San Bartolome egunaren inguruan ospatzen dira, hau da, abuztuaren 24ean. 5 egunetan zehar ospatzen dira eta San Bartolome txirrindu frogaren egunean amaitzen dira.
San Martin Feria

Azaroko 2. larunbatean ospatzen da. Feria honetan honako lehiaketa eta erakusketak izaten dira: Aizkorri eta Urbiako Artzinen Arteko Gazta Lehiaketa, abere desberdinen lehiaketa eta Artisau erakusketa. San Martin Pilota txapelketaren finalak ere egun horretan ospatzen dira.
San Nicolas

San Nikolas egunean herriko haurrak eskean irtetzeko ohitura dago. Herrian zehar kalez kale abestuz ibiltzen dira San Nikolas etxez etxe eskean ibiltzen den bitartean. Esan behar da biltzen duten diru hori, munduan zehar banaturik dauden haurrei ematen diela ONG baten bitartez.
Gabon Eske Irteera
Gabon bezperan eskean irtetzeko ohitura dago. Baserriz baserri katuan joaten dira herriko gazteak eta iluntzean olentzero irtetzen da herrian zehar gende guztiak kantuan egiten duen.