Herria eta kultura > Ondare kulturala

Herri gunean zenbait etxe dira aipagarri: Jauregia, Santa Barbara kaleko 2, 4 eta 9 zenbakiak, San Martin enparantzako 14 zenbakia, Joan Telleria Kaleko 6 eta 8 zenbakiak, XVII. Mendekoa den Kapitainetxe etxea eta Zumalakarregi jenerala hil zen etxea.
Beste eraikuntza interesgarri batzuk herrian zehar banatuta aurkitzen dira: Olaran Goikoa baserria, Granatea, Ibuzteta eta Iturburu Barrena.
Beste eraikuntza aipagarri batzuk ere badaude: Ugarte dorretxea, Atxaetxe baserria, eta Alzibar Azpikoa baserria. Ugarte Zahar dorretxea etxe artistikoa da, honek armarri bat, erdi puntuko arku bat eta leiho bikiak mantentzen ditu. Altzibar Azpikoa baserriak ere sarreran puntu erdiko arkua du eta honen gainean goiko leihoaren platabanda gisa hiru harlandutan inskripzio gotikoak. Inscripzio hauen esanahia ezin izan da argitu oraindik.