zegama

Euskara | Castellano

Herria eta kultura > Zegama herria

Kokapena | Zegamako kale izendegia | Klima | Garraiobideak | Gida komertziala

Zegama Zegama, Aizkorriren magalean kokatuta dago, Aizkorri, Gipuzkoa eta Arabako Lurralde Historikoen arteko mugarri bilakatzen da eta aldi berean Nafarroarekin ere muga egiten du,(zehaztuz, Iparraldean Zerain eta Segurarekin, ekialdean Segura eta Idiazabalekin, mendebaldean Legazpirekin eta hegoaldean Asparrena eta Zalduendorekin). Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa deritzon naturagune pribilejiatua kontutan hartzen badugu. Zegama 296m.tako garaieran dago kokatua eta 35 Km2 azalera du, egun 1.400 biztanle inguru ditu.

Ekonomi iharduera nagusiak industrian daude, artzantza eta nekazal iharduerak ere neurri batean mantentzen direlarik. Zegamatik, Donostia, Gasteiz eta Iruņara distantzia bera dagoela esan dezakegu.

Aizkorriko mendikatea Zegamako barrutian daude Aizkorriko mendikatea, bertako gailurrik garaienak 1544 m. ditu, eta baita Oria ibaia ere. Zegama bailararen haseran dago, bertatik Oria ibaia garbia bezain garden dihoalarik; ingurunea aitortu den bezela menditsua da eta hein berean kutsatu gabea, pakea, lasaitasuna, ixiltasuna, garbitasuna, natura... bertan gozatu daitezkeelarik, guzti hau eskualdeko gune industriala den Beasain, Ordizia eta Lazkaotik 12 km tara dago. Industrian lan egiten duten zegamar gehienek, Zegamako enpresaz gain, industri herri hauetan dute ogibidea.

Aizkorri Mendilerroak bere begietan duen paregabeko inguruneak kantauri mediterranear isurialdeak bereizten ditu, berau, herri honek laurogeiko hamarkadan jasan duen desindustrializazioaren lekuko izan delarik. Gaur egun, Parke Naturalaren kalifikapenaren zain dago.