Errepidei dagokionez, Zegamara iristeko, bi sarrera daude eta biak N-1 errepidetik irtenez daude.
a) Irun-Madrid norabidea: Beasain utzi eta Aristrain enpresa pasa bezain laister, Etxegarateko mendatea hasi aurretik eskubitara dagoen bidegurutzean sartuta, errepide hau Eskualde mailako GI-2637 zenbakiduna da eta hortik 7 km daude Zegamara.
b) Madrid-Irun norabidea: Altsasu pasa ondoren, eta Etxegarateko mendatea hasi aurretik ezkerretarako dagoen bidegurutzea hartuta, errepide hau eskualde mailako GI-2637 zenbakiduna da eta, Otzaurteko mendatea jaitsi behar da, hemendik 8 km. daudelarik Zegamara.
TRENBIDEAK
Irun-Madril arteko trenbidea herri barrutian pasatzen da, bi geltoki dituelarik Aizkorriren magalean: Apeaderoa eta Otzaurtekoa. Bi geltoki hauek Altsasuko (Madrid-Irun norabidea) edo Brinkolakoaren (Irun-Madrid norabidea) tartean daude. Azken urteotan tren bidailarien kopurua jeitsi egin denez, Renfeko ardunadunei aurrez esan behar zaie bertan trenak geldi daitezen.
GARRAIO PUBLIKOA
Garraio publikoari dagokionean, Goierrialdea autobus konpainiak betetzen du Zegama-Beasain herrien arteko zerbitzua. Beasaindik, Goirriko beste edozein herritara joateko zerbitzuak eskeintzen ditu enpresa honek.
Ordutegiak ![]()