zegama

Euskara | Castellano

Udal Zerbitzuak > Zerbitzuak sarean

Gizarte Zerbitzuak eta Laguntzak


Egoitzara sartzeko eskaera

Adineko pertsonentzako egoitzek laguntza osoa eskaintzen diete bertan bizi diren adinekoei -ostatua, mantenua eta laguntza- bakoitzaren egoerari eta beharrei egokituta.

Baldintzak:
  1. 60 urte beteta izatea.
  2. Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
  3. Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
  4. Elkarren arteko bizitza larriki galarazi dezakeen portaera nahasmendurik ez izatea, bereziki prestatuta dauden zentroetan izan ezik.
  5. Adineko menpekoa izatea.

Dokumentazioa:
  1. Menpekotasun balorazio eskaera (Osasun txostenarekin batera entregatu beharrekoa).
  2. Eskaera-inprimakia betetzea.
  3. Famili unitateko kide guztien NAren fotokopia.
  4. Famili unitateko kide guztien Errentaren gaineko Zergaren fotokopia eta Ondarearen gaineko Zergarena; behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak, eta ondasun higikor eta higiezinen zinpeko aitorpena.

Informazio gehiago (Word)
Eskabidea (Word)
Osasun txostena (Word)