zegama

Euskara | Castellano

Udal Zerbitzuak > Zerbitzuak sarean

Gizarte Zerbitzuak eta Laguntzak


Eguneko zentroan sartzeko eskaera

Eguneko Zentroa, familiako egoera, gizarte-egoera, ezintasun fisiko edo/eta psikikoagatik mugatuta edo autonomiarik gabe eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza beharrean dauden 60 urtetik gorako pertsonei laguntza osoa eskaintzen dien zerbitzua da.

Baldintzak:
  1. 60 urte beteta edukitzea
  2. Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
  3. Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
  4. Zentroko elkarren arteko bizitza galaraz dezakeen portaera nahasmendurik ez edukitzea.
  5. Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea.

Dokumentazioa:
  1. Menpekotasun balorazio eskaera (Osasun txostenarekin batera entregatu beharrekoa).
  2. NANren fotokopia.
  3. Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
  4. Diru sarreren frogagiria.
  5. Zerbitzu prestakuntzagatiko tasaren kobratzea egin litekeen banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.

Informazio gehiago (Word)
Eskabidea (Word)
Osasun txostena (Word)