zegama

Euskara | Castellano

Udal Zerbitzuak > Zerbitzuak sarean

Gizarte Zerbitzuak eta Laguntzak


Gizarte larrialdietarako laguntzak

Gizarte larrialdietarako laguntzak laguntza ekonomikoak dira, aldian-aldian emango direnak, eta helburua gastu berezi batzuk egiteko behar beste baliabide ez duten pertsona batzuei laguntzea da. Gastu horiek arruntak edo ohiz kanpokoak izango dira, eta beharrezkoak gizarte-bazterkeriak ez izateko edo bazterkeriaren ondorioak arintzeko.

Baldintzak:
  1. Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten herrietakoen bateko erroldan azaltzea, eskabide aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
  2. 18 urte beteta edukitzea. Salbuespena izango dira adin horretara iristen ez direnak, baldintza horretan: gainerako baldintza guztiak beteta, ekonomikoki haien kontu dauden pertsonak baldin badituzte ardurapean, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira 18 urtez beherako horiek.
  3. Familia-unitateko pertsona guztien diru-sarreren batuketa ezarritako mugetara ez iristea.

Dokumentazioa:
  1. Eskaeraren inprimakia beteta.
  2. Dagokion unitatearen kide guztien NANren fotokopia.
  3. Famili liburuaren fotokopia.
  4. Bizikideen ondarearen aitorpen zinegina.
  5. Famili unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak.
  6. Eskatzailearen edo bere familia unitateak eta/edo bizikideen unitateak dituen kapitalen ziurtagiriak edo froga-agiriak.
  7. Gastuen fakturak edo aurrekontuak.
  8. Egindako zorren frogagiria.
  9. Langabezian daudenen langabezi txartela.
  10. Errolda eta bizikidetasun ziurtagiriak.
  11. INEMeko prestazioren ziurtagiria edo jasotzeko eskubiderik ez izatearen agiria.
  12. Etxebizitzaren errentamendu-kontratua (errentarentzako laguntza eskatzen bada).
  13. Onartutako laguntza sartzeko banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.

Informazio gehiago (Word)
Eskabidea (Word)