zegama

Euskara | Castellano

Udal Zerbitzuak > Zerbitzuak sarean

Gizarte Zerbitzuak eta Laguntzak


Ura eta zaborren tasa-ordainketarako gizarte laguntzak

Errenta baxua duten biztanleentzat ohiko etxebizitzako ura, estolderia, azpiegituren finantziazio kanona eta zaborren tasa-ordainketan laguntza ekonomikoa. Zergadun hauek hasera batean tarifa arruntak ordaindu beharko badituzte ere, ostean, urtean behin eskaera-epe bat irekiko da eta eskatu eta baldintzak betetzen dituztenei ordaindutakoaren itzulpena egingo zaie; errentamailaren arabera ordaindutako zenbateko osoaren %100, %75 edo, %50aren itzulpena.

Baldintzak:
  1. Eskaera egitea horretarako udalak ezarritako epearen barruan.
  2. Zegaman erroldatuta egotea.
  3. Hilean 600 euro azpiko errenta izatea.
  4. Udal tasak ordainduta edukitzea.

Dokumentazioa:
  1. Eskaera orria.
  2. Eskatzailearen eta berarekin bizi diren partaideen NAN kopia.
  3. Eskatzailearen eta berarekin bizi diren partaideek jasotako hileko diru-sarrera garbien ziurtagiriak (10-T, nominak, pentsio-agiriak...).
  4. Langabetuen kasuan INEM-ek luzatutako langabezi egoeraren ziurtagiria eta kasua bada hilean jasotako prestazioaren ziurtagiria.
  5. Ikaslea bada ikasten ari denaren frogagiria.
  6. Eskatzailearen eta berarekin bizi direnen ondareari buruzko aitorpen zinegina (eredua eskaerarekin batera emango da).
  7. Ordaindutako tasen ordainagiriak (edo kasua bada eskatzaileari bizi den eraikineko erreziboan dagokion kontsumoaren ziurtagiria).
  8. Eskatzaileak eta berarekin bizi direnek duten kapitalaren frogagiria.
  9. Eskatzaileak sinatutako dokumentua, zeinean Udalari bere ondasun-ziurtagiria eskatzeko baimena ematen dion eta azken bost urteetan famili unitateko inork ondasun-eskualdaketarik egin ez duela ziurtatuz.
  10. Itzulpena egingo den kontuaren 20 digitoak.
Eskabidea (Word)

Prozedura:

  1. Udalak eskaera epea urteoro jakinaraziko du.
  2. Laguntza eskatzaileak bere eta berarekin bizi diren partaideen egoera ekonomikoaren agiriak erakutsiko ditu. Laguntza eskatutako taseri dagozkien ekitaldi ekonomikoan zehar izandako diru-sarrerak zenbatuko dira, sarrera bezala ondorengo kontzeptuak kontsideratuko direlarik:
    1. Norbere kontura edota besteren kontura lan eginda lortuta hileko diru-sarrera garbiak.
    2. Edozein motako pentsio edo prestazioen bidez jasotako hileko diru-sarrera garbiak.
    3. Kapital higikorren bidez lortutako diru-sarrerak.
    4. Ondasun higiezinek sortutako etekin garbiak.
    5. Laguntza eskatzailea bakarrik bizi bada bere diru-sarrerak bakarrik hartuko dira kontutan; bi pertsona bizi diren unitateetan zergapetu gabeko pentsioaren %75a deskontatuko da; hiru pertsona edo gehiago bizi diren unitateetan, hirugarren eta ondorengo pentsio bakoitzaren %50a deskontatuko da.
  3. Ordaindutako zenbateko osoaren itzulpena errenta-mailaren arabera egingo da:
    1. Hileko 360 euro arteko errenta duteneri ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaie.
    2. Hileko 360-480 euro bitarteko errenta duteneri ordaindutakoaren %75a itzuliko zaie.
    3. Hileko 480-600 euro bitarteko errenta duteneri ordaindutakoaren %50a itzuliko zaie.