Udal Zerbitzuak > Zerbitzuak sarean
Obra eta bestelako lizentzien eskaera
Landabideen erabilera berezirako baimena
Udal titulartasuneko nahiz erabilera publikoko landabideetan 20 eta 26 Tm. bitarteko ibilgailuekin ibiltzeko baimena eskatu behar zaio udalari, egur atekaketa egiteko, materialen garraiorako..., herri bideak egoera onean mantentzeko eta ingurunea babesteko helburuarekin.
Udalean baimena eskatu ondoren eskatzaileak berme fidantza bat ezarriko du, iharduera burutu bitartean sor litezkeen kalteez erantzungo duena. Iharduera amaiturik Udalak bidearen egoera ikuskatuko du eta kalterik ez dagoela ziurtatu ondoren fidantza itzuliko du.
Dokumentazioa:
- Eskaera orria betea, zein bide, zenbat denboran eta zertarako erabili behar den azalduz.
- Egur ustiaketa egin behar den kasuan, Foru Ogasunak emandako baimenaren kopia.
- Fidantza ezarri denaren agiria.
Eskabidea (Word)